Material biodegradagarrizko hodia, stentak fabrikatzeko (Osasun-produktuak)

Helburua

Material biodegradagarrizko lodiera txikiko hodi bat fabrikatzea, materialaren propietateak aldatu gabe.

Emaitzak

Moldea diseinatzea eta fabrikatzea, eta injekzio-prozesua optimizatzea.

moldea, Material biodegradagarria, stentak, laserra

Material biodegradagarrizko stent iraultzaile bat garatzen ari zen enpresa, normalean erabiltzen diren metalikoen ordez erabiliko zena.

Bi etapa nagusi ditu fabrikazioak: lehenik, hodi-injekzioa, eta, bigarrenik, laser bidezko mekanizazioa.

Injekzioak, ordea, bi arazo zituen: bata, nola lortu horma meheak betetzea zentrokidetasuna mantenduz, eta, bestea, nola ez degradatu materiala injekzio-prozesuan.

Azken arazo hori konpontzeko, plastifikazioa eta betetzea ziklo bakoitzean egiten zituen injekzio-ekipo bat hautatu zen. Hala, materiala muturreko kondizioetan ahalik eta denbora gutxiena edukitzea lortu zen.

Moldearen diseinuari eta txertoen konfigurazioari esker, horma mehearen hutsunea modu optimoan betetzea lortu zen, ondorengo laser bidezko mekanizazio-prozesuari eragingo ez zion zentrokidetasuna mantenduz.