Materialen eta gainazalen portaera
Materialak eta gainazalak erabiltzean ematen den portaeraren azterketa teknologia horizontala da, eta industria-sektore ia guztietatik eratorritako elementuei, osagaiei eta sistemei aplika dakieke. Mekanismoei eta elementuen eta osagaien zerbitzu-bizitzan zehar gertatzen diren hutsegiteen (esaterako, hausturak, higadura irregularra edo korrosioa) arrazoiei buruzko diagnostikoak barne hartzen ditu.
Teknologia horrekin lotutako jardueren artean daude mekanismoei eta elementuen eta osagaien zerbitzu-bizitzan zehar gertatzen diren hutsegiteen arrazoiei buruzko diagnostikoak. Laborategiko entseguak ere egiten dira, materialen eta gainazalen erresistentzia ebaluatzen da, baldintza normalizatuetan zein erabilera-baldintzetan. Gainera, TEKNIKERek aholkularitza ematen du materialak eta gainazalak erabiltzean emandako portaerari buruz, bezeroak izan ditzakeen kasu berezietan, irtenbideak bilatzeko kolaboratuz eta aukera ezberdinak proposatuz antzemandako hutsegiteak errepika ez daitezen.
Elementuak eta osagaiak erabiltzean portaera-hutsegiteak gertatzeko kausak askotarikoak dira: hausturak, higadura irregularra, korrosioa… Korrosio-entseguen eremuan TEKNIKERek ganbera-sorta osatua dauka: entsegu klimatikoak, kondentsazioa, gatz-lainoa, tentsiopeko korrosioa, murgilketa-entseguetarako bainu termostatizatua eta erradiazio ultramorearekin. Halaber, X izpien eta elektroien difrakzio-teknika berriak prestatzen ari dira, korrosioaren ondoriozko hutsegiteen diagnostikoan sakontzeko.