Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa
20-03-2025 - 20-03-2025
Tekniker (Eibar)
Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.
Teknikerrek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" izeneko ikastaroa antolatu du. 2025ko martxoaren 20an izango da zentro teknologikoaren instalazioetan.
Xedeak
- Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
- Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak.
- Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat.
- Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
- Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean.
Ikastaroaren edukiak
Sarrera. Zer da kalibrazioa, eta zergatik kalibratu behar dira neurketa-ekipoak
UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180, ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak
Neurrien diseminazioa eta trazabilitatea egiaztapen-erakundeak eta laborategi egiaztatuak
Ziurgabetasuna eta horren kalkulua
- Aurretiko definizioak (doitasuna-zehaztasuna-zuzentasuna-ziurgabetasuna, etabar.)
- Ziurgabetasunerako kausak
- Neurketa-ekipoen ziurgabetasuna kalkulatzea (ezar daitezkeen dokumentuak eta interpretazio praktikoa)
Ekipoak onartzeko irizpideak. Tolerantziak, zehaztapenak eta ziurgabetasuna
Hainbat ekiporen ziurgabetasunak kalibratzeko eta kalkulatzeko ariketa praktikoak
Kalibrazio-egiaztagirien interpretazioa
Hartzailek
Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.
Baldintzak
- Modalitatea: Presentziala
- Lekua: Tekniker (Eibar)
- Data: 2025/03/20
- Ordutegia: 8:00etatik 13:00era eta 13:45tik 16:15tara
- Kaferako etenaldia: 11:00 h
- Lan-bazkaria: 13:00etatik 13:45ak arte
- Prezioa: 390€ (471,90€ BEZa barne)
Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.