#miBIEMH, IK4-TEKNIKERen kanpaina berria Twitterren
IK4-TEKNIKERek #miBIEMH sustatu du, Twitterren bidezko kanpaina. IK4-TEKNIKEReko langileek BIEMHren gainean duten ikuspegi hurbilagoa eta pertsonalagoa ematen du.
IK4-TEKNIKERek duela gutxi Twitterreko profilaren bidez sustatu duen kanpaina da #miBIEMH, Makina-erramintaren Espainiako biurteko azokari begirakoa. Maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean egingo da aipatu azoka, Bilbao Exhibition Centre-en.
#miBIEMH hashtag-aren erabilerarekin, IK4-TEKNIKERek Twitterreko erabiltzaile guztiak bultzatzen ditu, bai azokara joango direnak, bai joango ez direnak, bideo laburren bidez iritzia eta esperientzia partekatzera.
Ekimenaren helburua ekitaldiaren gaineko ikuspegi hurbilago eta pertsonalagoa ematea da, zentro teknologikoa eratzen duten lan arlo ezberdinetako langileek horren gainean duten ikuspegiaren bidez.
Bideo biralenek saria izango dute
Azoka amaieran (06/04) "Retweet" eta "Atsegin dut" gehien dituzten bost bideoek 4,7 eta 6,0 hazbeteko mugikorrentzat errealitate birtualezko antiojoak jasoko dituzte. Saria IK4-TEKNIKERen stand-ean emango da ekitaldiaren azken egunean.