Nahi duzu babesle izan LUBMAT 2016 kongresuan?
LUBMATen bosgarren kongresua, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzkoa, aukera ederra da sektoreko enpresa nagusiak erakartzeko.
2016ko ekainaren 7an eta 8an, LUBMATen kongresuaren bosgarren ekitaldia egingo da, lubrifikazioari, mantentze-lanei eta tribologiari buruzkoa, IK4-TEKNIKERek antolatua Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eslogantzat harturik “The closest encounter between industry and science”, aurtengo ekitaldiak foro batean bilduko ditu zientzialarien komunitatea eta sektoreari loturiko industria-eragileak.
Horregatik, kongresuak aukera ona eskaintzen du sektoreko jarduerei zabalkundea emateko, eta halaber bere produktu eta zerbitzuak zuzenean erakusteko, kongresuko babesletzaren bitartez, publiko espezializatuari.
Kongresuaren antolakuntzak arreta berezia jarri du hiru babesletza-mota eskaintzen, interesa duten enpresen beharrei eta merkatu-estrategiei egokitzeko.
Gold Sponsorship
- Hiru izen-emate doan
- Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean
- Banner bat bilera-aretoetako pantailetan (hitzaldien aurretik)
- Poster korporatiboei eskainitako gune bat (bilera-areto bakoitzean eta harrera-gunean)
- Kongresuaren poltsan publizitate-materiala sartzeko aukera
- %20ko deskontua stand batean
Silver Sponsorship
- Bi izen-emate doan
- Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean
- Banner bat bilera-aretoetako pantailetan (hitzaldien aurretik)
- Kongresuaren poltsan publizitate-materiala sartzeko aukera
- eko deskontua stand batean
Bronze Sponsorship
- Izen-emate bat doan
- Konpainiaren logotipoa sartzea egitarauan, kongresuaren webgunean eta kongresuaren bideo ofizialean
Gehiago jakin nahi baduzu LUBMAT babesteko baldintzez eta kongresuaz, ondoren datorren katalogoan begira dezakezu edo kongresuaren webgunera jo.