i-TRIBOMAT

i-TRIBOMAT Europako start-up berri bat da, hainbat sektoretako enpresei materialen eta lubrifikatzaileen karakterizazio tribologikoan zerbitzua emango diena, portaera iragartzeko, higadura minimizatzeko eta osagaien bizitza baliagarria luzatzeko. Gainera, sinergiak sortuko ditu esparru horretako agente garrantzitsuenen artean.

i-TRIBOMATek saiakuntza tribologikoko eta azaleko karakterizazioko ehun ekipamendu baino gehiago kudeatzen ditu, eta tribologiako diziplinetako 250 adituk baino gehiagok osatutako plantilla koordinatzen du.

i-TRIBOMATen zerbitzuak indartze aldera, start-upak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu tribologiari eskainitako azpiegitura handia duten erakunde publikoekin, esaterako, Alemaniako BAM eta Finlandiako VTT ikerketa-zentroekin eta Suediako Luleåko Unibertsitate Teknologikoarekin.

 
Esteka