Armeria Eskola
Armeria Eskola lanbide-heziketako ikastetxe bat da, eta 1912an sortu zen udalaren ekimenez, enpresaburu-talde batek eskatuta, Eibarko eta eskualdeko industriaren garapena bultzatzeko. Irakaskuntza garai hartako armen industriarekin lotura handia mantenduz hasi zuen, eta ondoren espezializatuz joan zen zehaztasun mekanikoaren, elektrizitate-elektronikaren, diseinu eta kalitatearen gestioaren arloetan.
Teknologia berrien aplikazioan bultzatzailea izanik, eta bere inguruko lantegiekin lotuta, haiekin eta bere Ikasle Ohien Elkartearekin batera, 1981. urtean “Tekniker Ikerketa Zentroa” sortu zuen.
Garai hartan ezarritako bidearekin jarraitzeko interes eta ahaleginarekin Armeria Eskola gaur egun ezagutzen duguna izatera heldu da.
Armeria Eskolako zuzendaria Imanol Urreisti jauna da erakunde honen ordezkaria Fundazioaren Patronatuan.