Ayesa

Ayesa zerbitzu teknologikoen eta ingeniaritzako zerbitzuen hornitzaile globala da, 11.500 langile baino gehiago ditu eta presentzia zuzena du Europako, Amerikako, Afrikako eta Asiako 23 herrialdetan.

Enpresentzako eta administrazio publikoentzako soluzio digitalak garatu eta inplementatzen ditu, eta azpiegituren diseinuari eta ikuskapenari aplikatzen dizkie azken teknologiak.

Merkatuko teknologietan liderrak diren 70 diziplina eta ziurtagiritan baino gehiagotan espezializatutako taldeak dituzte, eta honako arlo hauetan jarduten dute: industria, energia eta utilities, osasuna, garraioa, eraikuntza eta hirigintza, baliabideak eta ingurumena, kontsumoa, banka, aseguruak, telekoa eta media, eta administrazio digitala.

2022an Ayesak Ibermática erosi zuen eta 2024an integrazio-prozesua amaitu zen marken bat-egitearekin, taldeko marka komertzial bakarra Ayesa izanik. Une horretatik aurrera, Ayesa zentro teknologikoaren patroi bihurtu zen, Ibermáticaren ordez.

Manuel Baraza, Chief Markets Officer IT Ayesan, enpresa horrek Patronatu Batzordean duen ordezkaria da.

Esteka