Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Tekniker-en patronatuan EHU sartzea erabaki estrategikoa izan da zentroarentzat. Izan ere, zentroak mundu akademikoaren eta EAEko enpresen arteko lotura gisa duen zeregina indartu egiten da erakunde horren ekarpenarekin; alegia, hiru campus, dozenaka fakultate eta zientziaren, ingeniaritzaren eta beste alor askoren hainbat eremutako ehunka ikertzaile dituen erakundearen ekarpenarekin.
Horrez gain, beste urrats bat da ikerketa, aplikazio teknologikoa eta enpresen berrikuntza gerturatzeko asmotan bi erakundeak pixkanaka egiten ari diren gerturatze estrategikoan. Horren adibide garbia da UPV/EHU gela eratu izana Tekniker-en instalazioetan.
UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreorde Inmaculada Arostegui erakunde honen ordezkaria da Fundazioaren Patronatuan.
Esteka