Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila)

Tekniker-ek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin elkarlanean dihardu euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko, berrikuntza teknologikoaren bidez.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak I+G+Bari laguntzeko eta sustatzeko programa-multzo handi bat kudeatzen du, helburu nagusitzat jakintza berria Euskadiko enpresetara transferitzea duena, aberastasun gehiago eta gizarte-ongizate handiagoa sortzeko. Programa horien bidez, Tekniker-ek trebatzeko eta ezagutza aplikatu berria sortzeko aukera du, baita euskal industria-sarearekin lankidetzan aritzeko ere eragin handiko I+G+B proiektuetan.

Teknologia eta Estrategia saileko zuzendari Alberto Fernández da erakunde honen ordezkaria Fundazioaren Patronatuan.

Esteka