Giroa Veolia
Giroa - Veolia enpresak energia- eta ingurumen-kudeaketarako zerbitzuak ematen ditu. Halaber, beroketa- eta hozketa-instalazioak egiten ditu, eta mantentze-, kontserbazio- eta egokitzapen-lanak egiten ditu askotariko eraikin eta guneetan, horien konforta, errendimendua eta segurtasuna hobetze aldera.
Enpresa horrek 30 urtetik gorako eskarmentua dauka merkatuan, eta aitzindaria izan da bezeroei aurrezki partekatu eta bermatuen kontratuak eskaintzeko orduan. Giroa - Veolia enpresak energia-kontsumoa funtsezkoa duten jarduera-sektore guztietan egiten du lan: industrian, zerbitzuetan, bulegoen eraikinetan, saltoki-guneetan eta aisialdiko zentroetan, kirol-zentroetan, ospitaleetan, egoitzetan… Gaur egun, Giroa - Veoliak 170 MW beroketa-potentzia, 10 MW hozketa-potentzia eta 11 MW elektrizitate baino gehiago kudeatzen ditu.
Bada, instalazioen kudeaketa eraginkorra izateko estrategia aurreratuak garatzen egiten du lan Teknikerrek Giroa - Veoliarekin, energia sortu, banatu eta metatzeko sistemak optimizatzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta energia-eskariaren estaldura bermatzeko asmoz.
Ianire Anaya Rodriguez andrea, zuzendari orde nagusia da Giroa - Veoliaren ordezkaria zentro teknologikoaren Patronatuan.
Esteka