Potentzia elektronika diseinatu eta garatzeko lanposturako norbait behar dugu Teknikerren. Elkartu zaitez gurekin!
Potentzia elektronika diseinatu eta garatzeko lanposturako norbait behar dugu Teknikerreko Elektronika eta Komunikazioak unitaterako.
Elektronikaren edo telekomunikazioen arloko Goi-mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa, Masterra edo Gradua daukan norbait nahi dugu, lidergo teknologikorako gaitasuna eta teknologikoki berritzaileak diren soluzioak garatzen gutxienez bost urteko eskarmentua dituena.
Lanposturako, industrian eta hainbat sektoretan (hala nola, energian, automobilgintzan, garraioan eta osasunean) aplikatutako produktuen garapenean eskarmentua izatea baloratuko da.
Halaber, ideiak sortu eta ematea, autonomia izatea, talde-lanean aritzea eta enpresei irtenbideak eskaintzeko nahiz ezagutzak transferitzeko gaitasuna edukitzea eskatzen du jarduerak.
Lanean berehala hastea, gaitasunekin bat datorren ordainsaria jasotzea eta jarduera erronkaria izatea eskaintzen dugu.
Informazio gehiago
2021-ELE-Potencia eskaintzari buruzko informazio gehiago izateko edo zure hautagaitza helarazteko, Tekniker-en web-a erabil dezakezu.