Teknikeren Ukrainako elektronikan edo telekomunikazioetan master edo ingeniari tituludun baten bila gabiltza. Batu zaitez gure enpresara!
Ikerketa postu bat eskaintzen ari gara lidergo teknologikoko trebetasunak dituen eta gutxienez bost urteko esperientzia duen Ukrainako pertsona batentzat, gure Elektronika eta Komunikazio Unitatean sartzeko potentziako elektronika sistemetan irtenbide teknologikoki berritzaileak garatzen.
Elektronikaren edo telekomunikazioen arloko Goi-mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa, Masterra edo Gradua daukan norbait nahi dugu, lidergo teknologikorako gaitasuna eta teknologikoki berritzaileak diren soluzioak garatzen gutxienez bost urteko eskarmentua dituena.
Lehentasuna emango zaie industriari eta energia, automobilgintza, garraioa edo osasuna bezalako sektoreei aplikatutako produktuen garapenarekin lotutako esperientzia duten emakume ukrainarrei.
Halaber, ideiak sortu eta ematea, autonomia izatea, talde-lanean aritzea eta enpresei irtenbideak eskaintzeko nahiz ezagutzak transferitzeko gaitasuna edukitzea eskatzen du jarduerak.
Lanean berehala hastea, gaitasunekin bat datorren ordainsaria jasotzea eta jarduera erronkaria izatea eskaintzen dugu.
Informazio gehiago
2022-ELE-PowerElec-Ukraine eskaintzari buruzko informazio gehiago izateko edo zure hautagaitza helarazteko, Tekniker-en web-a erabil dezakezu.