Proteinen eta zelulen patterninga
Proteinak substratu gainean modu lokalizatuan immobilizatzea, eta topografiak zelula-zatiketan eta -bereizketan duen eragina aztertzea.
Zelulak zatitzeko eta bereizteko gainazalak lortzea.
Zelulen eta substratuen arteko interakzioa asko ikertu izan den eremu bat da, aplikazio askotarako garrantzitsua baita.
Zehazki, zelulaz kanpoko matrizeak ezaugarri topografiko eta itsaskor desberdinak ditu. Hori horrela, Tekniker-ek hainbat lan egin ditu zelulek substratu baten gainazalaren topografiaren aurrean nola erantzuten duten ikertzeko egiturak fabrikatzen —esaterako, zutabeak, lerroak eta zuloak fabrikatzen— polimero biodegradagarriak nahiz glikosaminoglikanoetan (GAG) oinarritutako polimero naturalak erabiliz.
Zelulaz kanpoko matrizeak ezaugarri itsaskorrak eta ez-itsaskorrak ere badituenez, Tekniker-ek erreplikatu egin ditu, proteinen immobilizazio lokalizatuaren bidez edo GAGetan oinarritutako polimero naturalen immobilizazioaren bidez (gero, proteinak haien gainean immobilizatuz). Hala, hezur- eta neurona-leinuak sortzeko zelula amen diferentziazio-azterketak egin ahal izango dira.