#reacciona kanpaina bullying-aren, gehiegizko babesaren, diskriminazioaren eta mobbing-aren aurka erreakzionatzeko
IK4-TEKNIKER eta Adecco Fundazioa elkarlanean ari dira #reacciona kanpainan, pertsona desgaituen normalizazioaren garrantzia azpimarratu nahi duena.
Abenduaren 3a Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da. Adecco Fundazioak, 150 enpresen laguntzarekin, horien artean IK4-TEKNIKER, kontzientziazio eta sentsibilizazio mezua bidali nahi du egun horretan.
#reacciona kanpainarekin, Adecco Fundazioak bullying-aren, gehiegizko babesaren, laneko diskriminazioaren eta mobbing-aren aurkako mezu hori sendotu nahi du aurten.
#reacciona
Aurreiritziak, ez jakitea, gehiegizko babesa, axolagabetasuna eta diskriminazioa hainbat modutara adieraz daitezkeen hesiak dira. Baina edozelan adierazten direla ere, guztiek dituzte ondorio negatibo esanguratsuak.
#reacciona kanpaina Adecco Fundazioak prestatutako estrategia soziala da. Horren bidez, gure gizartean dauden aurreiritziak identifikatu, salatu eta ezabatu nahi dira, horiek izaten baitira desgaitasuna duten pertsonak baztertzeko arrazoi nagusia.
Kanpaina bistara dezakezu hemen.