SARS-CoV-2 azkar eta modu seguruan hautemateko kit genetiko berria
Tekniker eta Gaiker teknologia zentroak COVID-10 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 hautemateko PCR proben alternativa izan daitekeen kit ultrsentikor eta azkar bat garatzen ari dira. Sistema honek test gehiago, denbora gutxiagoan, eta espezializatutako laborategi bateko instalazioetara jo beharrik gabe egiteko aukera emango du.
PCR teknika Espainian SARS-CoV-2 birusa hautemateko gehien erabilitako diagnostikorako modua izaten ari da. Teknika honek, diagnostikatzeko ziurtatutako fidagarritasuna duen bakarrak, laborategiko ekipamendu sofistikatua eta langile espezializatuak behar ditu birusa hautemateko prozesu guztia aurrera eramateko: material genetikoa ateratzetik anplifikatutako puska genetikoen irakurketa optikoa egin arte. Gainera, froga osatzeko eta emaitza diagnostikoak lortzeko lau eta sei ordu artean behar dira.
Proba diagnostiko honen konplexutasuna murrizteko asmoz, Tekniker eta Gaiker euskal teknologia zentroak, Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kide direnak, kit genetiko ultrasentikor baten garapenean kolaboratzen ari dira, azkarragoa eta ekonomikoagoa, PCRn alternatiba izan daitekeena, laborategiko ekipamendu espezializatua behar ez duena.
Garatze fasean dagoen kit honek LAMP (LoopAMPlification) bezala ezagututako anplifikazio isotermako sistema alternatibo bat dauka. Honen ezaugarri nagusia da erreakzioa tenperatura egonkorrean ematen dela, ez duela termozikladorerik edo maila altuko langilerik behar, modu horretan birusa osasun instalazio ezberdinetan diagnostikatzea erraztuz eta ospitaletako analisiak deszentralizatuz. Kita hautemate elektrokimikoko teknologia batek osatzen du, hautemate oso altuko sentsibilitateak lortzeko aukera ematen duena eta gailua sartzea errazten duena.
Zentzu honetan, kit hau garatzeak laborategiak ez diren lekuetan erabiltzeko aukera emango du, lagina hartu den tokitik gertuago, egun egiten direnak baino lagin klinikoen gaineko entsegu gehiago egiteko aukera emanez. Gainera, anplifikazio sistema honen diseinuak hautemateko efizientzia handia ematen dio, eta horrek entsegu denbora murriztea dakar.
Proba Osakidetzako laborategien baloraziotik pasako da, osasun sistemako eragile ezberdinek erabiltzeko aukera izateko.
Koronabirusa hautemateko teknologia
Teknikerrek eskarmentu handia du mikrofluido osagarriak dituen hautemate elektrokimikoa sartzen osasun sektorearen diagnostikoan ezartzeko, eta testaren transdukzio elektrokimikoko sistemaren diseinuaz arduratzen da. Bestalde, Gaikerrek, ekimenaren koordinatzailea izateaz gain, probaren alderdi biokimikoan lan egiten du.
Bi teknologia zentroek proiektu ezberdinetan kolaboratu dute azken lau urteetan, mikroorganismoak hautemateko teknologia ezartzen ezagutza zabala sortuz. Zehazki, Teknikerrek koordinatutako hiru proiektu, Elkartek, Micro4FAB, µ4F eta μ4indust, izan dira bi zentroek legionella eta listeria bakteriak zein aspergillus onddoa hautemateko sentsoreak garatzeko lan egin duten markoak.
Azken urte hauetan LAMP anplifikazio isotermoaren eta transdukzio elektrokimikoaren bidez patogeno ezberdinak hautematen sortutako ezagutzari esker, SARS-CoV-2 birusa ordubete baino gutxiagoan hautemateko ari dira lanean.