SD Eibar Udako Campusaren babeslea da IK4-TEKNIKER

Data 16-05-2017 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKERen babesa dauka Udako Campusaren laugarren edizioak.

Beste urte batez, IK4-TEKNIKERek SD Eibar Udako Campusa babestuko du. SD Eibar Fundazioak uda guztietan antolatzen duen campusa da hori, futbolaren ingurukoa, eta 9 eta 14 urteko haurrei dago zuzenduta.

Izan ere, balio berberak partekatzen dituzte zentro teknologikoak eta SC Eibar Fundazioak: taldeko lana, ahalegina eta konpromisoa. Bestetik, bat egiten dugu balio horiek haurrei kirolaren bidez irakastearekin.

Ikasteko tokia izango da campusa; bai eta futbolerako, dibertsiorako eta ingelesa ikasteko tokia ere.

Informazio gehiago hemen: SD Eibar Udako Campusaren laugarren edizioa.