Tamaina handiko pieza konplexuentzako fabrikazio gehigarria

Data 21-04-2016 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa aditua da materiala gehitzeko tekniken erabileran, laser bidez, osagaiak fabrikatzeko. IK4-TEKNIKERek eremu horretan egin dituen aurrerapenak nabarmendu egingo dira Erraminta-makinaren biurteko azokaren hurrengo edizioan. 

#miBIEMH

Fabrikazio gehigarria fabrikazio aurreratua egiteko teknika da, eta egiturak zein piezak egitea ahalbidetzen du, material geruzak segidan ipiniz.

Laser Metal Deposition (LMD) deiturikoa da azken urteotan agertu den eta etorkizun handiena duen teknologia gehigarrietako bat. Fusioan dago oinarrituta, metalezko hautsezko laser bidezkoan, eta substratu baten gainazalean ezartzen da hori, hiru dimentsioko gainestaldura eta egitura sortzeko.

Teknika horrek aplikazio ugari ditu, hala nola, gainazalak higaduraren eta korrosioaren aurrean babestea edo osagaiak konpontzea automobilgintza, moldea, industria aeronautikoa edo trena bezalako sektoreetan. Gainera, azken urteotan, hiru dimentsioko egiturak eta piezak fabrikatzeko erabiltzen ari da.

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak honako eremuetan aplikatzen du LMD teknika: osagaiak indartzean eta mekanizazio lanetan, diseinuaren aldaketetan eta bizitza baliagarrian akatsak eduki dituzten erramintak, moldeak eta matrizeak konpontzean. Ikertzaileek egitura konplexuen edo prototipoen zati gisara fabrikatzen dituzte, era berean, metalezko piezak eta egiturak; are izaera funtzionala eduki ahal izan dezaten ere.

IK4-TEKNIKERek kalitatezko egiturak sortzea lortu du altzairu herdoilgaitzaren aleazioetan, 2 kg/h-tik hurbil dauden jalkitze tasekin.

Espezializazio horren barruan, zentro teknologikoko adituek, era berean, beste material batzuk erabiltzen dituzte; hala nola, erraminta-altzairuak hotzean eta beroan egiteko lan, nikel, titanio eta kobalto oinarria duten aleazioak edo kobaltozko matrizeetan bustitako tungsteno karburoaren konpositeak metalezko oinarri ezberdinen gainean.

Errentagarritasuna tamaina handietan

LMD prozesua tamaina ertaineko eta handiko pieza metalikoak fabrikatzera dago bideratuta bereziki. Horiek, lehen, ohiko prozesuen bidez fabrikatzen ziren; adibidez, prozesu kengarrien edo konformazio prozesuen bidez.

Teknologia berri horrek lehengaien erabilera modu nabarian murriztea ahalbidetzen du, izan ere, hasieran behar den material kopuruaren eta amaieran ipintzen denaren arteko ratioa 1:1 baliotik hurbil dago.

Material aurrezpenak, prozesu denborak gutxitzearekin batera, asko murrizten du fabrikazio prozesuaren azken kostua.

LMD prozesua errentagarria da amaierako produktuak abiatzeko piezaren gainean %80tik gorako mekanizazioa duen eta erabiltzen diren materialek mekanizagarritasun urria duten, edo materialak gogorrak zein urratzaileak diren sektoreetan. Ezaugarri horiek dituzte energia, aeronautika edo prototipoen sektoreek.

Gainera, LMDaren ‘lead time’ laburrak erantzun azkarragoa ematen du, piezak fundizio bidez edo injekzio bidez fabrikatzen dituzten sektoreekin alderatuz gero. Molderik ez egoteak ere aleko piezak entregatzeko epean denboraren %50etik gora aurrezten laguntzen du.

IK4-TEKNIKERek fabrikazio gehigarriaren eremuan burutu duen ikerketaren emaitza nabarmendu egingo da Makina-erramintaren Espainiako biurteko azokaren hurrengo edizioan. Bilbao Exhibition Center-en egingo da, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean, eta 1. pabilioiko B19 eta C20 korridoreen arteko standean egongo da IK4-TEKNIKER.

Fabrikazio gehigarrirako teknikek zeregin oso aktiboa izango dute Industria 4.0 izendatutakoan, produktuak eta prozesuak pertsonalizatzen laguntzen baitute.

Fabrikaziorako paradigma berria da Industria 4.0 edo laugarren industria iraultza, eta ekoizpen prozesuei teknologia elektronikoak, informazio teknologiak eta komunikazioak (TEICak) txertatzean dago oinarrituta.

PDF deskarga