Tekniker BAIC-en sartu da erakunde bazkide gisa
Zentroaren helburua da euskal industrian adimen artifizialaren ezarpena bizkortzen laguntzea
Tekniker Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) zentroan sartu da erakunde bazkide gisa, bere esperientziarekin AA euskal industrian txertatzea bizkortzeko misioan laguntzeko.
BAIC-eko Zuzendaritza Batzordeak abenduaren 21ean onartu zuen lehendik Adimen Artifizialaren euskal ekosisteman zeuden Tekniker eta beste zazpi bazkideren sarrera. Hauek dira beste zazpi bazkideak: Aratubo, Fagor Arrasate, Ideko, Ikerlan, Mondragon Goi Eskola, Ulma Medical Technologies eta Deustuko Unibertsitatea.
Adimen Artifizialaren esparruan, Teknikerrek 60 lagunetik gorako giza kapitala du eta 30 proiektu egikaritzen ari da, besteak beste, estatuko eta Europako ikerketa-programak nahiz enpresetara zuzenean transferitzekoak.
Zentro teknologikoak AAeko teknologiak txertatu eta aplikatzen ditu prozesuak optimizatzeko eta automatizatzeko eta robotika, sentsorika, ikuskaritza, neurketa, osagaien erabileraren portaera eta mantentze-lan industrialak egiteko soluzioetan. Askotariko sektoreetan garatzen du jarduera hori, esaterako, industria, energia, osasuna edo nekazaritzako elikagaien sektoreetan.