Tekniker-ek tomateen kalitatea monitorizatzeko sentsore bat garatu du
Eremu mediterraneoan tomateak landatzen dituzten nekazari txikien eta ETE-en ekoizpen-kateetan berrikuntza txertatzea da proiektuaren azken helburua, eta Tekniker egitasmoan parte hartzen ari da.
Nekazaritzako elikagaien sektoreak (bereziki, nekazari txikiek) hainbat mailatan (hala nola, ingurumenean, elikagaien segurtasunean eta kalitatean, jasangarritasunean, trazabilitatean, eraginkortasunean eta bitartekoen kudeaketan) aurrera egitea da Meditomato proiektu europarraren helburua, sektoreak Mediterraneo aldean nekazaritza-arloan nahiz sozialki garapen handiagoa eduki dezan.
Zehazki, tomatearen balio-katea (ekoizpenetik prozesatura eta banaketaraino) estaliko duten soluzio teknologiko berritzaileak garatuko dira proiektuarekin.
Tekniker, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, proiektuan parte hartzen ari da, Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalarekin (CNTA) elkarlanean, Vis-NIR teknologian oinarritutako sentsore bat garatu eta baliozkotzeko, tomatearen kalitatea monitorizatze aldera.
Zehazki, tomatearen kalitatea zehazten duten parametro nagusiak (hots, tomatearen azidotasuna markatzen duten Brix graduak, guztizko azidotasuna, sendotasuna eta kolorea) denbora errealean monitorizatzeko xedez garatu den prototipoa da Vis-NIR sentsorea.
Halaber, minutuko 30 tomateren karakterizazio ez-suntsitzailea egin eta fabrikako gune ezberdinetara edo harrera-zentroetara erraz garraiatu ahal izateko diseinatu da prototipoa.
This project forms part of the PRIMA programme funded by the European Union.