Tekniker Sharing News-en edizio berria
Teknikeren newsletterra, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoa.
Dagoeneko irakurgai dago Tekniker Sharing News-en edizio berria, zentro teknologikoaren jardueraren berri ematen duen newsletterra.
Newsletterraren edizio berri honetan, Teknikerrek, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) elkartearen kidea, sakontasunez aztertzen ditu laser teknologiaren garapena eta manufacturing-erako eskaintzen dituen aukerak eta, Laser Manufacturing Lab in Tekniker-en bidez, beste sektoreetarako aplikazioak. Laborategi honetan, mota askotako prozesu industrialak garatzen dira: soldadura, mozketa edo cladding prozesuak ez ezik, zehaztasun handiko prozesuak ere, esaterako, mikrozulaketa edo testurizazioa.
Irakurri gure newsletterraren azken edizioa: Tekniker Sharing News 33
Eta, azken berrien inguruan egunean egon nahi baduzu, harpidetu zaitez!