Tekniker Sharing News-en edizio berria

Data 09-06-2022 Tekniker

Teknikerren newsletterra, zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzkoa.

Makina-Erremintaren Biurteko Azoka (BIEMH) 2022ko ekainaren 13tik 17ra egingo da, BECen (Bilbao Exhibition Centre), eta indarberrituta dator, 2020an bertan behera geratu baitzen pandemiarengatik. Hitzordua erreferentea da nazioartean, eta Europako industria-arloko deialdirik garrantzitsuenetako bat da. Bada, konfiantza eta motibazioa sortzeko, harremanak aktibatzeko eta berrikuntzari, negozioari nahiz aukera berriei bide emateko topaleku bihurtu nahi du.

Tekniker, beste urte batez, erakusketari arituko da, makina-erremintarako fabrikazio aurreratuan egin dituen berritasunak aurkezteko. Zentro teknologikoaren jardueraren berri ematen duen Tekniker Sharing News newsletterraren edizio berri honetan, hala, zentroak azokan aurkeztuko dituen soluzioei buruzko xehetasunak topatuko dituzue, beste albiste batzuekin batera.

Irakurri gure buletinaren azken edizioa, Tekniker Sharing News 37.

Eta, azken berrien inguruan egunean egon nahi baduzu, harpidetu zaitez!