Teknikerrek parte hartu du Eibarko Ingeniaritza Eskolako graduazio-ekitaldian
Zentro teknologikoak UPV/EHUrekin batera ari da lanean gradu dual berri bat zehazten
Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusiak parte hartu du Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Eibarko Atalaren 2022ko Promozioaren graduazio-ekitaldian.
Irailaren 30ean egindako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko VIII. promozioko eta Smart Grids gisa ere ezagutzen den Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko V. promozioko ikasleek jaso zituzten diplomak.
Ekitaldiko hitzaldian, Teknikerreko zuzendariak gogora ekarri zuen zentro teknologikoak EHUrekin duen harreman estua. Bi erakundeak fotonika eta taula periodikoa moduko ikerketa-ildoetan elkarlanean ari direla nabarmendu zuen, beren lanak zentroan garatu dituzten dozenaka doktoregai eta graduaturekin.
Halaber, Uriartek iragarri zuen Tekniker, une honetan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin batera ari dela lanean datorren ikasturtean martxan egongo den gradu duala zehazten. Graduko ikasleek aukera izango dute beren prestakuntzaren zati bat zentro teknologikoan egiteko.