Teknikerrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-lotura sendotu dute
Teknikerrek eta UPV/EHUk ikerketa espezializatuko eta talentu kualifikatua prestatzeko lankidetza sendotu dute, hamar urtetik gorako lankidetzaren eta 2018an sinatutako hitzarmen baten ondoren.
Teknikerrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ikerketaren, prestakuntzaren, transferentziaren, berrikuntzaren eta ezagutzaren dibulgazioaren arloko lankidetza sendotu dute, hamar urtetik gorako lankidetzaren eta 2018an sinatutako hitzarmen baten ondoren.
Luis Uriarte Teknikerreko zuzendariorde nagusia eta Eva Ferreira unibertsitate publikoko errektorea zentro teknologikoaren instalazioetan elkartu dira gaur goizean, zentroak eta unibertsitateak elkarrekin jorratzen dituzten jardueren jarraipena egiteko.
Halaber, honako gai hauen inguruan mintzatu dira: ikertzaileen eta profesionalen prestakuntza, lan-ingurunera sar daitezen errazteari begirakoa; UPV/EHUren irakaskuntza-jardueren arloko lankidetza; UPV/EHUko askotariko taldeen artean elkarlan handiagoa egoteko bilaketa; Teknikerren UPV/EHUko ikasgelari bideratutako tokia; gizartearentzako baterako dibulgazioa eta bi erakundeen arteko barne-prestakuntza.
Etorkizunari begira, 2008tik burutzen diren jarduera horiei jarraitutasuna ematea da asmoa.