Teknikerrek ezohiko neurriak hartu ditu COVID-19 koronabirusaren aurrean
Teknikerrek ezohiko neurriak hartu ditu COVID-19 koronabirusaren aurrean, langileen, bezeroen eta kolaboratzaileen osasuna babeste aldera.
COVID-19 koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kide den Teknikerrek ezohiko zenbait neurri hartu ditu langileen, bezeroen eta kolaboratzaileen osasuna babesteko, eta kutsatzeko probabilitatea murrizteko.
Egungo egoera ikusta, hots, osasun alerta apirilaren 12ra arte luzatu dela, zentro teknologikoak erabaki du lehendik hartutako neurriak egokitzea; hala, Teknikerrek bertan behera utziko du aurrez aurreko jarduera martxoaren 26tik apirilaren 13ra bitartean. Hala ere, gutxieneko jarduera mantenduko da, bezeroen zein kolaboratzaileen premiei edo atzeratu ezin diren gaiei erantzuteko; horrela, zentroak bermatzen du premiazko gaietan laguntza emango diela.
Teknikerrek badaki neurri honen ondorioz zenbait jarduera atzeratuko direla, eta, jakina, egoera konpondu bezain laster neurri berriak hartuko ditu atzerapen horiei heltzeko.
Premiazko laguntzarik behar baduzu, zure ohiko kontaktuekin kudeatu ahal izango duzu.