Teknologia heterogeneoen integrazioa
Teknologia heterogeneoak integratzeko irtenbideak (aurrerantzean, SIS) era askotako teknologia, funtzio eta materialen miniaturizazio eta integrazio sistemikoaren emaitza dira.
Hala, SIS horietan modu berezian integratuta daude teknologia batzuk, hala nola mikromekanikoa, magnetikoa, mikrofluidikoa, fotonikoa, elektrokimikoa, printzipio biokimikoak, akustikoak, algoritmikoa eta elektronikoa eta komunikazioak, merkatuak dituen arazo jakinetarako irtenbideak eraikitzeko.
Lau ekintza-ardatz nabarmentzen dira SISetan:
1. Solidoak eta fluidoak ikuskatzeko irtenbide industrialak: oinarri fotonikoko sistemen diseinua, prozesu eta/edo objektu solido eta jariakorrak ikuskatzeko eta neurtzeko. Teknologia mikromekanikoak, optikoak, elektronikoak eta algoritmikoa batzen ditu.
2. Irtenbide autonomo, sendo, fabrikagarri eta ziurtagarriak: ekipoaren eskuragarritasuna eta fidagarritasuna areagotzeko metodologiei jarraitzen dieten irtenbideen diseinua. Maila handiko algoritmoak (ikusmena, seinaleen tratamendua, sailkatzaileak, etab.) txertatzen dira irtenbideetan. Irtenbideak ekoiztera, baliozkotzera eta ziurtatzera bideratutako diseinua. Fabrikazio-fasean ekipoak errazago mihiztatzeko eta kalibratzeko irtenbideak txertatzea diseinuan.
3. Giltza eskura irtenbideak: irtenbidearen integrazio teknologikoa ez ezik, ziurtagiria lortzeko laguntza eta salmenta osteko zerbitzua ere ematen dira, produktua etengabe hotzeko laguntzarekin batera. Saiakuntza-bankuak, tresnak eta haiek fabrikatzeko eta kalibratzeko diseinu-ahalmena ere hartzen da kontuan.
4. One-stop-shop: osoko irtenbideak, hasi produktuaren diseinutik eta merkaturatzeraino.