"The LEGO Challenge at CERN" Euspen Talent programaren beste edizio bat dator

Data 17-01-2022 Tekniker

Euspen elkarteak antolatzen du lehiaketa; hau da, Zehaztasuneko Ingeniaritza eta Nanoteknologiako Europako Elkarteak (Tekniker elkarteko kidea da), Europako Ingeniaritzako ikaslerik onenak aurkitzeko asmoz.

Europan Zehaztasuneko Ingeniaritza ikasten duten talentu gazteentzako nazioarteko lehiaketarik entzutetsuena da "The LEGO Challenge at CERN" Euspen Talent programa, eta beste edizio bat abiatu da.

Euspen elkarteak sustatzen du sariketa (hots, Zehaztasuneko Ingeniaritza eta Nanoteknologiako Europako Elkarteak), eta Teknikerrek lehenengo ediziotik (2010) laguntzen dio, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin batera. Bada, Ingeniaritzako, Zientzietako edo Matematikako ikasleei, lizentziatu berriei nahiz masterreko eta doktoretzako estatuko edozein ikasleei zuzenduta dago lehiaketa.

Hala, nazioarteko topaketa batean parte hartu nahi duten ingeniari gazteei bideratutako txapelketa da. Bertan parte hartzen dutenek nazio- edo nazioarte-mailako proiekzioa izango duen lan bat egin behar dute, taldean egin ere, ingeniari gisa dauzkaten gaitasunak probatu eta erakusteko, izen handiko saria irabaztea eta sektorean liderrak diren enpresekin harremanetan jartzea izaki jomuga.

Hautagaiak 2022ko otsailaren 28ra arte jaso daitezke.

Euspen  

Euspenek, sariketaren sustatzaileak, eragin handiko sare bat osatzen du, enpresaburuak, ikertzaileak eta mundu osoko 30 herrialdetako bestelako antolakundeak antolatzen eta harremanetan ipintzen dituena. Erresuma Batuan sortu zen, 1999an, eta nazioarteko plataforma bat da. Enpresen eta ikerketa-institutuen arteko lankidetza sustatzea du xede, zehaztasuneko ingeniaritzaren eta nanoteknologiaren arloetan askotariko garapen teknologikoak sustatzeko.

Informazio gehiago

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago edukitzeko, klikatu hemen.