Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu
Roberto González
Informazio-Sistema Adimendunen ikertzailea
Industria-erakunde tradizional bat datuetara bideratutako erakunde batera aldatzea funtsezkoa da gaur egun lehiakortasunari eusteko.
Digitalizazio-prozesu hori egiteko, funtsezkoa da hainbat ekipamendu industrialetatik datozen datuak atzematea eta integratzea erraztuko duen software-azpiegitura bat izatea. Horrela, balio erantsiko funtzionaltasunak sor daitezke (datuetan oinarritutako erabakiak hartzea, baldintzan oinarritutako mantentze prediktiboa, prozesuen optimizazioa, anomalien detekzioa, etab.).
Smart Factory Hub Teknikerrek garatutako IIoT plataforma bat da, digitalizazio-prozesu hori errazteko diseinatu dena. Webinar honetan plataforma horren ezaugarri nagusiak aztertuko dira.
Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.