Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu
Sergio Gómez
Metrologia industrialeko ikertzailea
Industrian gero eta Laser Tracker tresna gehiago erabiltzen dira tamaina ertain eta handiko osagaiak in situ neurtzeko, eta horrek kalibrazio-prozesuak gauzatzeko beharra bultzatu du, egiaztapen-estandar nazionalen arabera.
Behar horri erantzunez, Teknikerrek Laser Tracker tresnak kalibratzeko zerbitzua eskaintzen du, ENACek ziurtatutako ISO 10360-10 arauaren arabera. Webinar honetan zerbitzuaren funtzionamendua partekatuko da.
Tekniker izango da izena ematean jakinarazten dizkiguzun datuen arduraduna; Logmein enpresaren (Kalifornia, AEB) GoToWebinar aplikazioaren bitartez kudeatuko dira, eta soilik helburu horrekin erabiliko dira, datuak babesteko akordio baten ezarritakoarekin bat; horren bitartez, datuen babesari buruzko Europako araudia (GDPR) betetzen dela ziurtatuko da.