Linean | 12:30etik - 13:00etara | 30 minutu
Ane San Martin
Sistema Autonomo Adimendunen ikertzailea
Gizakien eta roboten arteko elkarrekintzaren alderdi garrantzitsuenetako bat bi norabideko komunikazioa da. Komunikazio hori sustatzeko, errealitate areagotua bezalako teknologiek egoerari eta inguruneari buruzko kontzientzia ematen diete erabiltzaileei. Bestalde, robotari adimen artifiziala emanez, pertsonen egoera identifikatzeko eta, ondorioz, behar denean haietara egokitzeko gai diren sistemak lor daitezke.
Webinar honetan aztertuko da teknologia horiek nola bat egin dezaketen erabiltzailearengan zentratuago dauden aplikazioak sortzeko (human centered), pertsonen eta roboten arteko interakzio eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa sustatuz.