Zapatagintza automatizatzeko robotak
Zapatagintzaren produkzio prozesuan robotika sartzea, Europako zapatagintzaren lehiakortasuna hobetzeko.
Soluzio robotizatuak eskaintzea egun eskuz egiten diren eragiketa askotan.
Zapatagintza eskuzko jarduera da nagusiki. Hainbat arrazoi daude ezaugarri hori azaltzeko, esaterako, aldagai ugari egotea, fabrikazioaren konplexutasuna, muntaketa eta paketatzea, baita erabilitako materialen izaera ere.
Kasu honetan, zurrunak ez diren produktuak manipulatzeko modu berriak ikertu dira, hau da, zapatak hondatu gabe hartu, manipulatu eta paketatzea ahalbidetuko duten estrategia eta gailu berriak.
Roboten kontrol estrategia eta programazio metodo erabilgarriagoak ere landu dira, sentsoreek emandako informazioaren erabileran oinarritutakoak, bereziki ikusizko kontrola eta indarraren kontrola, ibilbideak denbora errealean sortu eta doitzeko oinarri gisa.
Eta azkenik, zapatagintzako prozesuetako baten birdiseinua landu da, fabrikazio eta muntaketa lanak roboten laguntzarekin egitea posible izateko, bereziki lan hauek: lizatzea, kolatzea, tindatzea, leuntzea, orkoiak kentzea, orkoiak fabrikatzea, ikusizko ikuskapena eta enbalajea.