"ZEISS Quality Excellence Center"-ren inaugurazioa Teknikerren

Data30-01-2025 - 30-01-2025 Data

Tekniker (Eibar)

metrologia industriala, metrologia dimentsionala, neurketa, kalibrazioa, zehaztasuna

Teknikerrek eta ZEISSek, optikaren eta optoelektronikaren sektoreetan lan egiten duen nazioarteko enpresa teknologiko liderrak eta metrologia industrialaren arloko erreferenteak, "ZEISS Quality Excellence Center"-ren inaugurazioa antolatu dute, Teknikerren instalazioetako metrologia-bikaintasuneko zentroa. 

Metrologia-laborategian kokatuta, zentro teknologikoaren eta enpresaren arteko lankidetza-espazio hori industria-konpainiei metrologia dimentsionaleko teknologia aurreratuenak esploratzeko, esperimentatzeko eta horietan trebatzeko ingurune bat eskaintzeko sortu da. Horrela, guneak neurketa- eta kalibrazio-jarduerak eskainiko ditu, ekoizpen-prozesuetan doitasun, zehaztasun eta kalitate estandar altuak ziurtatzeko.

Inaugurazio-jardunaldian, gune berezi horren gaitasunak aurkeztuko dira, eta, ondoren, instalazioak bisitatuko dira, Teknikerren lunch batekin amaitzeko.

Baldintzak

  • Data: 2025eko urtarrilak 30
  • Ordua: 11:00 - 14:00 h
  • Tokia: Tekniker (Eibar)
  • Izen ematea: Irekia eta doakoa lekua bete arte

Egitaraua

11:00etan. Parte-hartzaileen harrera
11:20etan. Agurra eta ongi-etorria
11:30etan. ZEISS Quality Excellence Center aurkezpena
12:30etan. ZEISS Laborategiaren eta Teknikerren instalazioen bisita
14:00etan. Lunch-a

Inskripzio orria
Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.