Zerbitizazioari bideratutako negozio-eredu berriak
Zerbitzuari bideratutako enpresa-eredu berrien garapenari buruzko jardunaldia; enpresa ertain eta txikientzat bereziki.
Mundu mailako gaurko ekonomian, etengabeko aldaketan dagoen enpresa inguruneari egokitzeko presiopean daude industria-fabrikatzaileak.
Ondorioaz, 4.0 Industriaren zati gisa, goraldian daude fabrikazioaren zerbitizazioa bezalako joera berriak.
Zerbitizazioa, era berean, prozesuaren eta antolakuntza-gaitasunen inguruko enpresa-ereduaren berrikuntzatzat jo daiteke, eta, eredu berri horretan, areagotzen ari dira zerbitzuari bideratutako jarduerak. Horren ondorioz, aldi berean, kontuan hartzen ari dira estrategia eta teknologia jakin batzuen garrantzia; hala nola, fidagarritasuna, bizi-zikloaren balorazioa, zerbitzuaren ingeniaritza edo mantentze-lan aurreratua.
Gauzak horrela, IK4-TEKNIKERek eta ULMAk jardunaldi bat antolatu dute gaurko, honako izenburua duena: “4.0 Industria: Makineriaren bizi-zikloa luzatzea, osagaiak berrerabiltzea eta zerbitizazioa”. Bertan, zerbitizazioari bideratutako enpresa-eredu eta teknologia berriak erakutsiko dituzte; enpresa ertain eta txikientzat bereziki. Zerbitizazio eta berrerabilpen jarduerak hedatu nahi dituzten enpresa fabrikatzaileen benetako kasuak ere azalduko dira jardunaldian.
Jardunaldiaren agenda
10:00etan irekiko da jardunaldia, lehenengo saioari ekiteko; negozio-eredu eta teknologia berrien garapenari buruzkoa izango da.
Lehenengo zati horretan, hauek hartuko dute parte: Fraunhofer Institute for Industrial Engineering-ek, Orkestra-k, University of Brescia-k, Predict-ek, B + I Strategy-k eta IK4-TEKNIKERek.
Bigarren saioak fokatze bereziki praktikoa izango du, eta industria-enpresa batzuen arrakasta kasuak azalduko dira. Honako hauek izango dira aipatu enpresak: ULMA, Fagor Automation, H-Enea Living Lab y ACEDE, FIDIA/IMATECNO eta KINE Robot Solutions Oy.
10:15ean hasiko dira azalpenak, ULMAk Oñatin (Gipuzkoan) duen egoitzan, eta 14:30ean amaituko dira, lunch batekin.