Eguzki-energia kontzentratua erabiltzen duen instalazio-egitura berritzailea probatzen ari dira Espainiako hegoaldean
Eguzki-energia kontzentratuaren arloan garatzen ari den I+G+b proiektua Horizon 2020 Programaren barruan.
CENER, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak, eguzki-energia termoelektrikoaren arian aditu elkarte koordinatzen ari du, IK4-TEKNIKER barne. Bertan eguzki-energia kontzentratua erabiltzen duen instalazio-egitura berritzaile bat probatzen hasi da. Instalazio berriak eraginkortasuna nabarmen handitzea eta Eguzki Energia kontzentratua (CSP ingelesez) erabiltzen duten teknologien elektrizitate-kostu handia murriztea espero da.
Egitura berriko instalazio berri horren garapena CAPTure Eguzki Dorre Lehiakorren proiektuaren emaitza nagusietako bat izan da. Izan ere, proiektu horrek EBko Horizon 2020 Programako diru-laguntzak jaso ditu. Instalazio-egitura berritzailea banandutako dorre anitzeko eguzki-ziklo konbinatuaren (DSCC ingelesez) ikuspegi batean oinarritzen da. Horren bitartez, zikloen eraginkortasuna handitzeaz gain, maiztasun handiko eta eraginkortasunik gabeko karga partzial eta iragankorrak saihesten ditu ere. Hortaz, efizientzia, fidagarritasuna eta bideragarritasuna muturreraino handitzen dira.
“Oso pozik gaude Europako Batzordeari esker CSP instalazio-egitura berri hori froga dezakegulako”, adierazi du proiektuko koordinatzaile Fritz Zaversky (CENER) doktoreak. “Benetan espero dugu gure emaitzek CSP instalazioen eraginkortasuna oro har handituko dutela eta, aldi berean, teknologia horren lehiakortasuna areagotu egingo dutela energiaren merkatuan.”
CAPTure proposatutako instalazio-egiturarako gako-osagai guztiak garatzen ari da; honako hauek, adibidez: presio atmosferikoa duen airearekin lan egiten duen eguzki-trukagailua bat, bero-trukagailu birsortzaile oso eraginkorrez osatutako sare bat, bi etapadun Brayton gas-turbina, etatamaina txikiko heliostatoak; horretaz gain DSCC zikloaren ebaluazio eta optimizazio osoa eginez.
Proiektua 2015eko maiatzean hasi zen eta 4 urteko iraupena izango da; 2019ko apirilera arte. Eguzki-trukagailuaren prototipoen probak 2016ko azaroan hasi ziren. Almeriako Eguzki Plataforma (PSA) hartu da probak egiteko instalazio gisa. Espainiako hegoaldean dagoen oso saiakuntza-eremu ezaguna da eta kontzeptua balioztatzeko behar diren azpiegitura guztiak prest ditu dagoeneko, hala nola dorre- eta heliostato-saiakuntzetarako eremu bat.
CAPTURE proiektuari buruz gehiago irakurtzeko
Proiektuak Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren funtsak jaso ditu, 640905 zenbakiko diru-laguntza akordioaren bitartez.