Elektronika Txertatuko Hardwarea Diseinatzeko ikertzaile baten bila gabiltza
Lanpostua Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio unitatean garatuko da.
Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio unitatean Elektronika Txertatuko Hardwarea Diseinatzeko ikertzaile lanposturako pertsona baten bila gabiltza.
Lanpostuaren erantzukizun nagusien artean honako hauek daude:
- Elektronika txertatuko proiektu industrialen eta europarren ikerketan eta zuzendaritzan parte hartzea.
- Planteamendu teknikoa eta proposamen industrialen eta europarren idazketa.
- Software txertatua diseinatzea eta garatzea, eta bezeroekiko harremanak eta elkarrizketa eraikitzea.
Ingelesa ondo jakitea eskatzen da, nazioarteko I+G proiektuetan lan egingo baita. Euskara jakitea ere desiragarria da.
Teknikerren berehala lanean hastea eskaintzen dugu, egonkortasuneko helburu argiarekin eta aurkeztutako profilari dagokion ordainsariarekin. Teknologiaren abangoardian dagoen erakunde bat aurkituko duzu eta I+G+B proiektu paregabeetan lan egingo duzu, goi-mailako ekipamendu zientifikoarekin.
Gure kudeaketa-politikak Tekniker osatzen duten pertsonak jartzen ditu erdigunean. Horien ezagutza eta egiten jakitea gure bezeroei aplikatu eta transferitzen zaizkie, horien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. Horixe da gure izateko arrazoia.
Eskaintzari buruzko informazio gehiago hemen.